XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antonio Goikoetxea

Aldizkaria.- Antonio, eskualdeko bilkura egin genuen batean, esan genizun noiznahi etorriko ginela zu bisitatu eta zurekin solasaldi bat egitera. Ez dugu beste aurkezpenik egin behar izan. Itxaroten geneukan etxepeko garajean eta berehala ekin dio jardunari.

Antonio.- Lehenik, janontziak erakutsiko dizkitzuet. (Sobera galdetu beharrik ez zuen). Desberdinak, zurezkoa bata, azpiko taparen gainean jartzekoa, zurezkoa bestea ere, baina barnean koadro baten ordainez erlauntzaren barruan jartzeko egokitua daukat. Hau hobea da bestea baino, baina zikina hau ere.

Aldizk.- Beste bat berdintsua, metalezkoa, inoxidablea, aurrekoaren antzekoa, sofistikatuagoa dena, erakutsi digu.